Laguntza-neurriak

Medidas de apoyo

Laguntza-sistema berriaren oinarrizko printzipioak.

Laguntza-neurri motak

Laguntza-sistema berriaren oinarrizko printzipioak honako hauek dira:

  • Pertsonaren gaitasuna ezin da aldatu.
  • Laguntza-neurriak beharrezkoak direnean eta neurri egokian bakarrik adostu daitezke.
  • Borondatezko neurriek dute lehentasuna neurri legal edo judizialen aurrean.
  • Laguntza-neurri judizial guztiak gehienez 3 urteko epean berrikusi behar dira, eta salbuespenez, 6 urtera luza daitezke.
  • Salbuespenezko kasuetan bakarrik baimentzen zaio laguntza-neurria betetzen duen pertsonari pertsona ordezkatzea.
  • Laguntza-neurri guztiak desgaitasunen bat duen pertsonaren borondatea, nahiak eta lehentasunak errespetatuz gauzatu behar dira.

Gaitasun juridikoa gauzatzeko har daitezkeen laguntza-neurriak honako hauek dira:

  • Borondatezko neurriak
  • Izatezko zaintza
  • Defentsa judiziala
  • Kuradoretza

Gaitasun juridikoari laguntzeko neurriak

Ezagutu desgaitasuna duten pertsonek har ditzaketen lau laguntza-neurriak

Borondatezko laguntza-neurriak

Pertsonak berak diseinatutakoak dira, egungo edo etorkizuneko beharren arabera. Eskritura publikoan egiten dira, notarioaren aholkularitzarekin. Etorkizuneko laguntza-premietarako prebentzio-neurriak honako hauek dira:

  • Prebentzio-ahalordeak
  • Autokuradoretza
  • Aurretiazko borondateak
Informazio gehiago

Izatezko zaintza

Laguntza-neurri informala da, normalean desgaitasuna duen pertsonari arreta ematen dioten eta hura zaintzen duten ahaideek eta/edo ingurune hurbilak gauzatutakoa. Izatezko zaintzaileak epaitegira jo beharko du baimena eskatzeko, baldin eta desgaitasuna duen pertsonaren ordezkari izan behar badu honako ekintza hauetan:

  • Herentzia bat onartzeko
  • Jabetza bat saltzeko
  • Bankuko kontuak kudeatzeko
Informazio gehiago

Defentsa judiziala

Laguntza-neurri judiziala da. Hainbat kasutan izendatuko da, laguntza ematen duen pertsonaren eta laguntza jasotzen duen pertsonaren artean interes-gatazka badago, edo laguntza noizbehinka behar badu, adibidez, eta honako hauek bezalako egintza jakin baterako:

  • Salmenta bat egiteko
  • Herentzia bat onartzeko
Informazio gehiago

Kuradoretza

Desgaitasunen bat duten pertsonentzako laguntza-neurri judizial nagusia da. Borondatezko laguntza-neurririk edo izatezko zaintzarik ez dagoenerako eta desgaitasunen bat duen pertsonak etengabeko laguntza behar duenerako bakarrik da. Kuradoretza agintaritza judizialak baino ezin du deklaratu; ebazpenak pertsonaren premien araberakoa izan beharko du, eta haren autonomia errespetatu beharko da.

Informazio gehiago

Nola lagundu zaitzakegu?

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei behar duten laguntza eskaintzen diegu, gaitasun juridikoa gainerakoen baldintza berberetan gauzatu ahal izan dezaten.

How img
01

Pertsonen borondatea, nahiak eta lehentasunak errespetatuz gauzatzen ditugu laguntza-neurriak.

How img
02

Erabakiak hartzeko prozesua garatzen laguntzen diogu pertsonari.

How img
03

Pertsonak etorkizunean gaitasuna laguntza gutxiagorekin erabili ahal izatea sustatzen dugu.

How img
04

Pertsona bakoitzarekin egiten ditugu laguntza-planak, harremanetan oinarritutako arreta-metodologiarekin.