Webgune berria dugu!

webgune berria

Beroa Fundazioan ongietorria eman nahi dizugu gure webgune berrira. Webgune honen bidez, gure zerbitzuak gaixotasun mentala duten Arabako pertsona guztientzat eskuragarriagoak izatea eta hurbiltasun eta erraztasun handiagoa eskaintzea lortu nahi dugu.

Beroa Fundazioan neurrira egindako webgune bat garatzea erabaki dugu, gaur egungo gailu eta teknologia digital gehienekin bateragarria. Horrela, zauden lekutik gozatu ahal izango duzu gure zerbitzuez eta edukiaz.

Gure blogean nabigatzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, osasun mentalaren aktualitateari, albisteei eta gomendioei buruzko informazioa jasoko duzu. Informa zaitez eta parte hartu zure iruzkinekin.

Jar zaitez gurekin harremanetan 945 21 43 63 zenbakira deituz edo gure harremanetarako formularioaren bidez.

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *